yoga-donostia-euskara
email

¿Nor naiz ni?

Nire izena Lide Zatarain da, donostiarra naiz, Donostiarekin maitemindua!, eta Ashtanga Vinyasa Yoga irakaslea naiz, International Yoga Alliance egiaztagiriarekin. Praktikatik haratago doan zerbait bezala ulertzen dut yoga, ariketa fisiko hutsa baina gehiago da niretzat. Bizitzako arlo guztietan oreka lortzeko, pentsamenduak kontrolatu eta isilarazteko, animikoki hobeto sentitzeko, eta batez ere, era konszientean arnasteko balio du yogak. Arnasketa on batek izugarri lagun gaitzake!

Zergatik yoga?

Ingeniaritza ikasita, zeozer falta zitzaidala konturatu nintzen eta beste bide bat hartzea erabaki nuen. 16 urte nituenetik artritis erreumatikoa daukadanez, nire gorputzari arreta jartzea, zaintzea, eta eguneroko gorabeherak onartzea beharrezkoa izan da niretzat. Horregatik, yoga beti izan da aukera on bat honen onura bai fisiko eta baita mentalengatik. Nik ahal badet... zuk ere bai!

Sharing the love of the practice

Une batez, Donostiatik abiatu eta Libby Hargreaves-en Gran Kanariako It's Yoga - orain Gran Kanaria Pure Yoga - estudiora joatea erabaki nuen, bertan, 200h-ko yoga irakasle ziurtagiria lortzeko. Donostiara Larry Schultz-en "It's Yoga" metodoarekin maiteminduta itzuli nintzen, praktikarengatiko zaletasuna elkarbanatzeko prest! Donostian nago, probatu nahi?

Ashtanga Vinyasa Yoga

Hatha yoga barruan aurkitzen den yoga mota oso dinamikoa da, non arnasketa eta mugimenduen arteko koordinazioa praktikaren funtsa den. Asana (postura) ezberdinak lantzen dira (zutik eta eserita), indarra, malgutasuna, oreka eta kontzentrazioa landuz. Erregulartasunez egindako praktikak muskuluak tonifikatzen ditu, zelulak oxigenatu, organoen eta sistemen funtzionamendua hobetzen du eta estresaren sintomak gutxitzen ditu - antsietatea, insomnioa, sabel eta buruko minak - energia handia ematearekin batera.

MPS - Rocket

Larry Schultzek Rocket errutina Ashtanga Vinyasa Yoga serie tradizionala modifikatuz sortu zuen. Denbora-sekuentzia erlazio bikaina. Errutina hauek egokiak dira maila guztietarako. Postura klasikoentzako hainbat eta hainbat modifikazio eskeiniz, bizitasun eta energia berritze onurak transmititzen ditu, aldaketa eta praktika askatasunerako espiritua sustatzen duelarik.

Yin Yoga

Era erlaxatuan mantentzen diren posturen bidezko praktika berritzailea da. Gorputzeko giharrak erlaxatuz, mintz sakonenetara iritsi gaitezke: ehun konektiboa, tendoiak, lotailuak... Gorputzeko tentsio sakonenak askatzen laguntzen du, eta baita adimena meditaziorako prestatu.

ESTUDIOA

Cada detalle cuenta y más cuando hablamos de yoga. Queremos que te sientas bien, que el lugar te transmita alegría, tranquilidad, armonía y felicidad. Techos altos, espacios amplios, rincones especiales en mitad del centro urbano. Así es 802 Yoga Studio. Queremos que sea tu rincón de paz en mitad del barullo, tu momento de desconexión frente a la tensión de cada día, tu momento de pausa en este mundo acelerado. Visítanos, seguro que te sorprenderá.
Helbidea: Urdaneta kalea 4, Behea - MAPA

  • yoga donostia
  • yoga donostia
  • yoga donostia
  • yoga donostia
  • yoga donostia